
Eusko Jaurlaritzaren helburua, Kudeaketaren Erabateko Kalitatea / Bikaintasuna mobilizazioaren buru jartzean, erakundeen emaitzak denboran etengabe hobetzea da.
Atal honetan azaletik erakusten diren Erabateko Kalitatearen printzipioak, metodologiak eta tresnak Erakundeen kudeaketa berriaren oinarria dira, eta euren sendotasunetik emaitzak lortzera eramaten dute.
Bidea ez da laburra ez erraza, baina han doazen erakundeek, metodologiak serio eta zorrotz aplikatuz, merezi duela diote, egin daitekeen inbertsiorik onenetakoa dela.