
Euskalitek ematen duen Konpromiso Diplomaren xedea EFQM Eredua darabilten euskal erakundeak aintzatestea da. Erakunde horiek erreferentziako markotzat hartzen dute EFQM Eredua eta konpromisoa hartu dute Erabateko Kalitatea / Kudeaketaren Bikaintasuna mailarantz egiteko urte anitzeko plan baten bidez. Plan horri esker kanpo ebaluazioa eska diezaiokete Euskaliti gehienez 3 urteko epean.
Diploma eskuratzeko baldintza eta laguntzak nahiz jadanik baduten erakundeen zerrenda jakin nahi baduzu, bisita ezazu Euskalit.