
EAEko Industria Sektoreko Kalitatearen Sustapenerako Programa (ISKSP) helburu batekin sortu zen, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea kudeaketa hobetuz, eta Erabateko Kalitatearen irizpide eta metodologietan oinarrituta.
Kontzeptu erreferentziako marko hori berritzailea izan zen produktuaren kalitatea bermatzeko ISO 9000 arauek agintzen zuten inguru hartan. ISO 9000 ziurtagiria lortzea, kalitatearen euskal mugimenduaren barruan, beharrezko baldintza da baina ez nahikoa, aurrerapauso esanguratsua baina oso hasierakoa ibilbide luze eta garrantzitsuan, Erabateko Kalitatera, Kudeaketaren Kalitatera bidean.
Era berean, Programa hori berritzailea izan zen planteamendu operatiboan, bada, parte hartze publiko eta pribatuaren estrategia zabaltzen zuen ekintza koordinatua eta gidatua egiteko helburu bera lortzeko Erakunde Traktoreen bitartez. Horiek, bai erosteko ahalmen handiko enpresek bai enpresa elkarteek, Erabateko Kalitatea sustatzen dute euren hornitzaile eta bazkideen artean, lehiatzeko abantaila bereizgarriak sortzeko kudeaketa estrategia gisa.
Planteamendu horren ondorio biderkatzaileak begi bistakoak dira; izan ere, baliabide ekonomiko gutxi samarrekin eta solaskide gutxi batzuekin akordioak lortuz, ekonomia ehun zabalaren gainean jokatzen da, batez ere, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETEek) osatua.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak esan zuen euskal ekonomia eragile nagusiek Kalitatea Sustatzeko Euskal Iraskundea sortuko zutela, gaur egun Euskalit dena, euskal gizartearen arlo guztietan Erabateko Kalitatearen kultura garatzeko betebeharrarekin.
Egiteko hori betetzean, Euskalit ISKSPren Erakunde Traktoreak pixkanaka eskatzen zituzten jarduerak lantzen eta abian jartzen hasi zen, ekintza katalogo zabala osatu arte: sentsibilizazioa eta zabalkuntza, prestakuntza, ekintzetarako laguntza, eta, azkenik, duela gutxi, ebaluazioa eta saritzea.
Hasieran industriara zuzenduta zeuden jarduera horiek egokituz eta garatuz joan da Euskalit eta harrera handia izan dute beste inguru batzuetan, hala nola, hezkuntzan, osasun arloan, eta abar.
Programaren bilakaera aztertu ondoren, esan behar dugu behar bezala ari dela garatzen eta pozik egon behar dugula. Aurrerapen esanguratsuak egon dira trakzionatutako enpresetan, osatzen dituztenen ahalegin eta gogoari esker. Era berean, partaidetza publiko eta pribatuaren estrategia ezin hobeto joan da, eta lortutako adostasunak eta mezu, hizkuntza eta helburuen alienazioa daude lortutako emaitzen oinarrian.
Bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi funtsezko alderdi bat, giltzarria izan baita prozesu honetan guztian, eta eutsi egin behar diogu aurrera egiten jarraitu nahi badugu: pazientzia eta helburuei atxikitzea. Erabateko Kalitatea/Kudeaketaren Bikaintasun izendapenaren atzean dauden printzipioak eta metodologiak gelditzeko etorri dira. Lan gehiago dago, bide onean gaude, baina jarraitu egin behar da, alde batetik, lortutako arrakastez harro loak hartu gabe, eta bestetik, Kalitate kontu horrenak egin duela eta gauza berriak egin behar direla pentsatu gabe. Prozesu hori hasi zenetik denbora pasa bada ere, norabide horri eutsi behar diogu. Hobekuntza etengabeak jarraitu egiten du.