Home > Sustapena > Industriako Kalitatea > PPCSI 1997-2000
Kalitate lorpenak Euskal Autonomia Erkidegoan Sustapena.Erabateko Kalitatea.Bikaintasuna Emaitzak hobetzeko tresnak

La Industriako Kalitatea

PPCSI 1997-2000

Lehiatzeko abantaila
Industriako Kalitatea
Hezkuntzako Kalitatea
Osasun arloko Kalitatea
Eraikuntzako Kalitatea
Turismoko Kalitatea
Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Sektoreko Kalitatearen Sustapenerako Programa ISKSP 1997-2000k enpresen hasierako egoerak euren kudeaketa hobetzeko sortzen dituen behar berriei erantzun nahi die.

Horretarako, Kalitatea sustatzeko dauden mekanismoak osatzen ditu.

Helburu nagusia

Euskal enpresek, ziurtagiria eskuratu ez ezik, Kalitatearen bidean segi dezaten lortzea da helburu nagusia; hau da, produktuaren kalitatearen ikuspegitik kudeaketaren kalitatearenera igarotzea, Erabateko Kalitatearen kudeaketarako estrategia lehiakortasuna hobetzeko estrategia nagusitzat hartuta.

Kalitatearen sustapenerako hiru segmentuak

Programaren lau urteko lehenengo epealdiaren amaieran Kalitatearen egoerari buruz egindako azterketak Kalitatearen sustapenean hiru segmentu bereiztea ahalbidetu zuen.

 

Helburu operatiboak

Segmentazio horretatik abiaturik eta egindako analisien ekarpenak laburtuta, honako helburu operatiboak ezarri dira:

  • Lekuan lekuko eredu egokiak behar bezala identifikatu, garatu eta kudeatzea.
  • Gerenteak mobilizatzea, Erabateko Kalitatea lehiakortasunaren giltzatzat hartzerakoan sor dakizkiekeen zalantzak eta beldurrak urrituz.
  • Oraindik mobilizatu ez diren enpresak Kalitateranzko bideari ekin diezaioten sentikortzea.

Oinarrizko agente berria: ereduzko enpresak.

1997-2000 epealdiaren bereizgarri nagusia ereduzko jitea duten tokiko enpresen trakzioa estrategiari eransteko asmoa da.

EUSKALITeko Ebaluatzaileen Klubaren kanpo-ebaluaketaren arabera, EFQMren Europako Bikaintasun Ereduko 400 puntutik gora lortzen duten enpresak hartuko dira ereduzkotzat.

Horrela, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak aipatu maila gainditzen duten eta, euren kudeaketaren Kalitatea hobetzeko ez ezik, euren kudeaketa-esperientziak inguruan zabaltzeko benazko konpromisoa hartzen duten enpresei lagunduz osotzen du Erakunde Eragileentzako laguntzen eskema.

Akordioak

ndustria, Merkataritza eta Turismo Sailak ondorengo akordioak eratu ditu finkatutako helburuak lortzeko:

Erakunde Eragileekiko lankidetza hitzarmenak.

1997an 16 erakunde eragilerekiko 7 enpresa eta 9 elkartee- zenbait urtetarako hitzarmenak eratu ziren, hurrenez hurren beraien hornitzaile eta elkartekideen artean Kalitatea sustatzeari begira

TRAKZIO KOPURUAREN BILAKAERA

ERAKUNDE ERAGILEA 1997 1998 1999 2000
CAF, S.A 96 - - -
FAGOR ELECTRODOMESTICOS, S.C.L 72 72 72 72
GAMESA 6 11 18 18
IBERDROLA, S.A 78 70 70 70
MCC, SERVICIOS, S.C.L 45 50 56 56
TVA, S.A 13 13 14 14
ITP, S.A 18 18 18 18
GKN TRANSM. ESPAÑA, S.A. GTE 12 12 12 12
ENPRESEN AZPIOSOKOA 340 246 260 260
AAGV 45 50 57 57
GAIA 68 86 96 96
INVEMA 70 70 70 70
SIFE 14 14 14 14
AFPVN 22 24 26 26
SINDICATO EMPRESARIAL ALAVES 84 96 119 119
APEG 26 - - -
ASLE 53 43 54 54
ACICAE 32 32 31 31
CEBEK 59 93 109 109
SEKTOREEN AZPIOSOKOA 473 508 576 576
GUZTIRA 813 754 836 836

 

Halaber, 1998 eta 1999 artean, hainbat urtetarako hitzarmenak sinatu dira Euskalit-eko Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo-ebaluaketaren arabera Europako Bikaintasun Ereduko 400 puntuak gainditu eta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin, euren kudeaketaren kalitatea hobetu eta, beren ereduzkotasunagatik, enpresa eragile gisa jarduteko konpromisoa hartu duten enpresekin. 

ERAKUNDE ERAGILEA
INDUSTRIA DE TURBO PROPULSORES, S.A.
GKN AYRA DUREX, S.A.
FAGOR ELECTRONICA, S. COOP
IRIZAR, S.COOP
COPRECI, S.COOP
MICRODECO, S.A.
TVA, S.A.

 

EUSKALITekiko Lankidetza Hitzarmena

Beronek ere urte anitzetarako jitea du, eta beraren xedea, programak euskal ETEei -batez ere prestakuntza arloan- sortarazten dizkien beharrizan operatiboei erantzutea da.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lehiakortasun Zuzendaritza*

Programaren garapenaren eragile dihardu eta gainerako agente esku-hartzaileen erabakiak koordinatzen ditu.

Beraren eginkizuna da:

  • Ziurtapena ez ezik, jomugak ezartzea.
  • Ereduzko enpresei euren kudeaketa hobetzen laguntzea.
  • Enpresa horiek kalitatearen sustapenerako politikan sar daitezen ahalbidetzea.
  • Erabateko Kalitatean gehien aurreratu duten EAEko enpresetarako bisita-plan baten garapena kudeatzea.
  • Talde lanerako eta lanpostuen hobekuntzarako metodologiak eskuratzen laguntzeko euskarriak hedatzea.
  • Ekintzarako Prestakuntza Programa sustatzea, metodologia horiek egituratuz.
  • Helburu espezifiko diren kolektiboen zuzeneko trakzio ekintzak garatzea.
  • Erakunde Eragile berrien sarrera ahalbidetzea, bereziki haien ereduzkotasunari erreparatuta, trakzio kopuruari begira baino kalitateari areago eraginez.
  • Mezuen igorpena koordinatzea, Kalitateari buruzko bi ikuspegiak eta berak enpresen etorkizunerako duen garrantzia argitzeko xedez.
  • Bi urterik behin, azterketen bidez, EAEn lortutako aurrerapausoak neurtzea.
  • Kalitatearen sustapenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako beste Sail batzuen inplikazioa koordinatzea.
  • Lorpen diferentzialetan oinarrituz, Euskadi/Kalitatea identifikazioa proiektatzea.

(*) Industria, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Kalitate eta Giza Baliabideetarako Zuzendaritza.

Erakunde Eragileak

Erakundeok politika horren garapenean duten eginkizuna Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin sinatutako Hitzarmenetan ezarrikoa da. Hona hemen horren xedeak:

  • Hornitzaile edo elkartekideentzako laguntza-bideak garatzea, Europako Kudeaketa Ereduari atxikiz hobetzeari begira.
  • Trakzio prozesuan, kudeaketa-estrategiaz gain, negozio-estrategia ere txertatzea, enpresa eragile bakoitzari bere hornitzaile estrategikoekiko lankidetza handiagoa eta elkarte sektorialei produktu edota zerbitzu berrien garapena ekarriko diena.
  • Trakzioa enpresek Kalitateranzko bidean lortutako aurrerapen mailaren arabera segmentatzea.
  • Kudeaketa datuez hobetzea, erakunde eragile bakoitzean kudeaketaren adierazle erkideak ezarriz, horrek elkartrukea eta hobekuntza prozesuen zuzendaritza ahalbidetzen baititu.
  • Jardunbide egokienen elkartrukerako plana garatzea.
  • Partaideen aintzatespen sistema ezartzea.
  • Trakzio lana hobetzeko plana abiaraztea.
  • Erabateko Kalitaterako metodologiei buruzko prestakuntzarekin segitzea.

EUSKALIT - Kalitaterako Euskal Fundazioa

Fundazioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin eratutako Hitzarmenaren baitan, Erabateko Kalitatearen bidea jorratu nahi duten erakundeentzako balio erantsi handiko zerbitzuak garatzen segitzeko asmoa du eta, horretarako, honako urratsak aurreikusi ditu:

  • Ezarritako bi aintzatespen-erronkak kudeatzea: Q zilarra eta Q urrea- - Kudeaketaren Kalitatearentzako Euskal Saria.
  • Euren kudeaketaren Kalitateagatik ereduzkoak diren enpresen Kluba -400 Kluba- eratzea.
  • Ebaluatzaileen Kluba zabaltzea, aurreko bi prozesu horiei bide emateko.
  • Kalitateari buruzko oinarrizko kontzeptuen eta aholkuen gaineko dokumentazioak garatzea.
  • Erabateko Kalitaterako metodologietan trebaturiko Kontsultoreen Prestakuntza Programa garatzea.
  • Esperientziak trukatzeko metodologiak sortzea.
  • Kalitate gaietan EAEko erreferentzia izateko, bere egitura sendartzea.
  • Komunikazio plan egituratua ezartzea.
  • Egungo prestakuntza egitarauak etengabe hobetzea.
  • Kalitatearen hedapenean interesa duten beste erakunde batzuekiko lankidetza bideratzea.

Ebaluatzaileen Kluba

Kluba sektore ezberdinetako eta behar bezala trebatutako 215 zuzendarik osatzen dute, kanpo-ebaluaketa zerbitzua emango dutenak.

Honakoan datza kanpo-ebaluaketak erakundeei emango dien laguntza:

  • Enpresaren kudeaketaren diagnostikoa egiteko tresna ahaltsua den EFQMren Europako Bikaintasun Ereduari buruzko ezagupenak areagotu eta beraren erabilera hobetzea.
  • Erreferentzia horretan oinarriturik, enpresaren kudeaketaren kalitate maila eta beraren hobekuntza arlo garrantzitsuenak zehazkiago ezagutzea.
  • Europako Bikaintasun Ereduari jarraikiz gutxienez bi autoebaluaketa zehatz egin dituen EAEko edozein erakundek eska diezaioke EUSKALITi zerbitzua.
  • Klubak EFQMko ebaluatzaileez osaturiko Gobernu Batzorde bat du, zerbitzu horren eskatzaileen ebaluaketa prozesua taxutu duena eta, Europako Bikaintasun Ereduaren erabilpenean oinarrituz, Europako Sariarekiko bateragarritasuna jagoten duena.

400 Kluba

Kudeaketa aurreratuena duten euskal erakundeen ikaskuntza foro bateratua da, beraien kudeaketa-gaitasunak hobetzen laguntzeko xedea duena.

400 Klubeko kide izateak taldearen barruko eta berorretatik kanpoko jardunbide egokienak ezagutzeko aukera ematen du.

EUSKALITeko Ebaluatzaileen Klubak egindako kanpo ebaluaketan Europako Bikaintasun Ereduko 400 puntuak gainditzen dituzten erakundeak izan daitezke Klub honetako kide.

Q Zilarra

EUSKALITeko Ebaluatzaileen Klubaren kanpo-ebaluazioan Europako Bikaintasun Ereduko 400 puntuak gainditzen dituzten erakundeek jasoko dute Q zilarra aintzatespena.

Gainera, erakunde horiek 400 Klubeko kide izan daitezke, hala nahi badute.

Bestalde, Q zilarra eskuratu eta, Kalitatearen sustapenean, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten industri enpresek enpresa bultzatzaileentzat, euren ereduzkotasuna saritzeko, ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte.

Q Urrea - Kudeaketaren Kalitatearentzako Euskal Saria

Kudeaketaren Kalitatearentzako Euskal Saria EUSKALITeko Ebaluatzaileen Klubaren kanpo-ebaluaketan Europako Bikaintasun Ereduko 500 puntuak gainditzen dituzten erakundeei esleitzen zaien aintzatespena da.

Maila jaso hori lortzen duten erakundeek, lehenago 400 Klubaz esandakoaz gain, Q Urrea bereizgarria erabili ahal izango dute.

Sari hori EAEko erakunde batek bere kudeaketa jarduera dela-eta lortu ahal duen handiena da, eta lortzen duten erakundeak Europako Sariaren atarian kokatzen dira. Hori lortzeko 600 puntutik gora lortu behar dira aipatutako Ereduan. Europako Saria, bere aldetik, kontinentean ematen den handiena da.

EUSKALITek Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatuta garatzen dituen zerbitzuak (kanpo-ebaluaketa, 400 Kluba eta Q Urrea eta Q Zilarra deritzen aintzatespenak) EAEko edozein erakunderen eskura daude, berdin industria, hezkuntza, osasun, nahiz beste arlo batekoa izan, eta oso erabiliak dira aipatu arlo horietan

 

Horri buruzko argibide gehiago lortzeko, PPCSI 1993-1996/1997-2000 dokumentua jaitsi dezakezu zeure ordenagailura.


Contacte con nosotrosMapa web